1
Erbia jan ondoan ¡ay cer atseguiña! arrapatzeco eguin gogoz aleguiña; salsa badu coipean ondocho eguiña, guztiz gozoa baita aren guizurdiña. |
2
Zaldivian eiztari azkarrac ba dira, zuzenqui bear zaio erbiari tira: dala buru aldera edo ipurdira, bestela joango da biziric mendira. |
3
Icusi izan ditut nic berso berriac eiztari ustecoac tabernan jarriac: ez ditu sendatuco gaisho ta eriac escopetaz jaun oec ildaco erbiac |
4
Erbi zarrac iltzeco aste ta jayean jarri izan dirade ascotan gayean: nolanay tira arren lurrera ta aizean arras eiztari onac dirade mayean. |
5
Eizera joanarren igaz eta aurten, tira bide onean ez dirade jarten: erbi-apari asco ez dute ematen; bestec arrapatutic ba daguite jaten. |
6
Guertatu izan dala artu det barria, ez daquit dan guezurra edo dan eguia: lotan zegoalaric apian erbia, tira eta utseguin ¡Ha, cer eiztaria! |
7
Baculua arturic apropos illtzera joan izandu zala det nic aditzera: tiroa aurrera ta erbia aitzera, bete betean jarten biziro gaitze da. |
8
Escopeta jarriric baculu gañean, tiratu omen cion sosegu onean: polboraren usaya entzun ondorean, erbiac arantzaric etzuen oñean. |
9
Erbia iguesi ta, ¡Ura naigabea! ez omen zan contentu baculu jabea: icusi izan balu mayean parea, ondo guisatuaren guztiz da zalea. |
10
Edoceñec badaqui dala chit gaiztoa, guertacari char char bat berez alacoa: naiz dala guicena ta orobat flacoa. gozoagoa dala uste det gaurcoa. |
11
Erbia baldin bada menditic jetsia, guria izango da beraren chichia: are gozoagoa zopatan bustia, tiratzalle onari zor zayo guztia. |
12
Eiztariac daquite mai ona ipintzen eta adisquideac bertaraco biltzen: goiz batean bacarric iru erbi guicen, baculu baguetanic ceñec ditu illtzen. |
13
Anton eta Manuel goyen eta bean jarri ezqueroztanic tiratzeco eran, eizaz pensatuco (... seguru (... icusi (... |
ERBIA JAN ONDOAN
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 25312