Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
 


 
 
1

 

Neure adisque on

irme ta mamia,

artu det izquida, zeuc

euscaraz jarria;

aiñ dago goishoa, ta

ederqui neurria,

iracurten emon deust

atsegin andia!

 
2

 

Berbatic ezagun da

gizonaren griña,

aguerri da cerala

euscaldun tint piña;

esquer onac emonaz

zeuri asco milla,

gura neuque erantzun,

¡baino ez naiz diña!

 
3

 

Españia guztico

jaun, eta jabea,

buru-ontar Fernando

geure Erregea:

biotzetan daucagu

ondocho gordea,

ezin guentzaque izan

beste bat obea.

 
4

 

Bere alaba, anai,

emazte ta guci

urte ascoz dezala

Jaungoicoac bici;

biotzeko mamitio

ez guentzaque ichi,

euscalduna maite du,

¡ez alere guichi!

 
5

 

Cantauritarrecaz da

itzcuntza eurena,

mundu guzti-guztian

izan zan lenena;

orainguiñoco-etan

danic ederrena,

¿norc eztaqui gu aen

toquian gaudena?

 
6

 

Geuren asaba onac

euscara garbia

gordairu zuten ondo

ceren dan arguia;

aec bezin maite guc

baguendu Erria,

icasola bertatic (1)

legoque jarria.

 
7

 

Chori-buru puztuen

lumatzar ariñac,

jalqui izan dituzte

berba latz samiñac:

galtzeco euscararen

erro mardul piñac,

¡baino alperric dira

euren aleguiñac!

 
8

 

Gure euscara ezta

burutic jaucia,

sasoian arquitzen da

oraño gucia:

irabaciric, bidez,

besteai aucia,

aguertuco da noizbait

ederqui jancia.

 
9

 

Paulo Urribarrico

gogoangarria,

badaquit ceradela

euscaldun garbia:

Jaincoak deutsatzula

zori-on andia,

zeure gurariraco

naz Echebarria.

(1) Ikastola,Paulo Uribarri'ren ametsa zan

Laguntzaileak:

orkli