Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 

pdf
 
1

 

Nere adiskide txit

prestu ta argia:

artu baitet bedorren

karta pozgarria;

aiñ zegoen gozoa

ta ongi jarria

ez da bedorrentzat au

mirari aundia.

2

 

Ezkontzak izan oi du

asko langai modu,

batean irabazi

ta bestean galdu;

alaba utzitzea

ez nuke aiñ damu,

baldin senarrak ongi

maitatutzen balu.

3

 

Erri aundi oetan

askotatik gutxi

senarrarekin ongi

oi dirade bizi;

batzuek zatika ta

besteak igesi

ezkondu bezin laister

oi dituzte utzi.

4

 

Egin ezkeroztanik

alakoen jabe

eraman bear ditu

zenbait atsekabe.

Neska zar egoteaz

ere lanac daude

iñork ez nai gelditu

bat edo bat gabe.


Nere adiskide mamia: txit etorri da bedorren karta egokia, ta denbora bear danezkoan, zeñaren zati guztiak azaldu diozcadan nere alabari (1), gure adiskide jakiñen aurrean,eta serbizatu sermoirik onenak baño ere geiago. Ez det lekurik gaur. Bedorrena beti, Iztueta

Onela eranzuntzion Iztuetak Pascual Iturriaga'ri ceñek  biralduzion berso oek:

Dabidek,zartu eta                      Ez badu gauza orrek
Sunamita artzeko                      erremediorik
esan zian zuela                         ¡ artzak konsejutxo bat
oñak berotzeko.                         gaur nere aotik !
Adiñ ortan, Batista,                    Esnatzen aizenean
dek askoz obea                         goizean lotatik
Palenziako manta                      ostikoka botazak
ez andre gaztea.                       andrea aldetik(2)

_____________________________________________________

(1) "Ezkontza" deritzan bertsoetan aipatzen da Bautista Garralda. Ignacia, Iztueta'ren eta bere bigarren andre Kontxesi'ren alaba, 13,7, 1806 jaio zan; eta ezkondu Azpiazu'tar Jose Antonio'rekin 3-3-1828, Donostia'n. Alaba au aitarekin bizi izan zan, eta Iztueta bera illabete gero, 8-4-1828 ezkondu zan, irugarren aldiz, Asunción Urrozola'rekin. Kanta noski alaba au aipatzen da.
(2) Bi bakarrik ipintzen ditugu emen. Beraz, sei dira.