Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
 

 

1

Dozen-erdi bat verso

bear ditut jarri

erregalatutzeco

dama-galay biri:

guztizco naitasuna

diote alcarri,

non ta nongoac diran

esango det sarri.

2

Andoain-en dago bat,

Tolosan bestea,

gustatuzen zaie maiz

elcar icustea:

dama ederra da ta

galaya gaztea

ez ta gaizqui izango

onen emaztea.

3

Gazte maitati oec

chit ditut urriqui

batac bestea vistan

nai dute iduqui:

aspertu baguetanic

gau ta egun beti,

Andoain-dic Tolosa

ez dago urruti.

4

Galay au nor dan iñorc

nai baluque jaquin,

apellidua Imaz

icena du Joaquin:

artutaco sallari

gogoz zayo equin,

gusto obeco lanic

ez dezaque eguin.

5

Maria Micaela

de Elorriaga,

dama maitati eder

zurigorria da:

Imaz-ec beretzaco

nai luque al bada,

ezta non-nay billatzen

alaco alaba.

6

Tolosa-ra joaten

billatzeco bera,

Echarri-ren bitartez

izaten du era:

iñoiz icusi ditut

gustora daudela,

Joaquincho Imaz eta

Miquela ederra.