Villafrancatar Jaun prestu erri-eramantzalleac, ez izan zuen goy-zaleac; malla oetan arra aztu gutiziak. Ez beldurtu! Laga amodio zuenquoiay, gustien onari jarray; artako zaute abeak, egiñak gure jabeac; egon sendo, zuzen ta ernay. Iztueta jaunak 1832 urtean Villafranka-ko erriko-etxentzat eta bere enkarguz euskeraz ipiñi zituan Gómez Manrique-ren bertsoak Toledo-ko erri-etxean eta bere atean daudenak. Erderaz onela esaten due:
«Nobles, discretos varones que gobernáis a Toledo. En aquestos escalones desechad las aficiones, codicias, amor y miedo. Por los comunes provechos dexad los particulares. Pues vos fizo Dios pilares de tan riquísimos techos, estad firmes y derechos». Aurrenean ipiñi ditugun Iztuetan bertsoak arkitzen dira Villafranka-ko erri-etxean burni-koi (burnizko eztenez) berunean eta arrian betirako ezarriak
|