Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
 
Zortzicoan (1)
 
1
Bucaera-naidiot
Eman obra oni,
Bai eta onoreac
Cantuz euscarari:
Icusi-ditu onez
Zembait egun-gorri:
Bañan garaitpenduric
Chit dago gaur ongui

2
Gure euscara-maite
Jakintsun eztia,
Ayenatu nai zuten
Arrotzac guztia:
Iguñ badute-ere
Bera icustea,
Urteac joan arren,
Chit dago gaztea.

3
Erdaldun mingain-lartzac
Oralñ zembadt-urte,
Euscara gaztetzeric
Ez-baitzuten uste:
Aleguiñ aundiac
Chit eguin dituzte,
Galduco-dutelaco:
Bañan ezin dute.

4
Bere seme prestuoc
Ongui apiñduric,
Aguertu-da euscara
Aitz zuloetatic:
Sasoicoa dago ta
Piscorra oraindic:
Ez da itzcunza bat au
Berdintzen-debanic.

5
Gozoa dalaric-da
Guzizco zintzoa;
Izkera guzietan
Lendabizicoa:
Beraren eguille zan
Gure Jaungoicoa,
Argatic da euscara
Aiñ gaiñ-gañecoa.

6
Nagusi eta buru
Dala eguiazki,
Eguiñ-izan diote
Issucaric aski:
Erabilli ere bai,
Etsayac chit gaizki:
Bañan oraiñ guziac
Azplan daucazki.


7
Euscararen etsayac
Dirade arguiro,
Mayansekin Llorente
Eta Osorio:
Asmatu-arren zembait
Guezur ta sesio,
Ayen esker gaiztoan
Gañera da igo.

8
Beste anitzec-ere
Charkeria asco,
Esan izan dituzte
Euscararentzaco:
Batzuetan inki ta
Besteetan maco,
Izuturic chocoan,
Egongo dalaco.

9
Mayans eta Armesto
Gorputz bat eguiñic,
Ari ziran euscara
Puscatu eziñic:
"Jo-ezac" andic eta
"Jo-ezac" emendic,
Moldatu baitzituen
Aita Larramendic.

10
Uste etzuten gauza
Zitzayen guertcrtu,
Etzekiten lanean
Ziralaco sartu:
Asi baziran-eta
Bai ayei damutu,
Astiñ-aldia charrac
Etzituzten artu.

11
Maitaro naico zuten
Euscara icusi,
Baldin bear bezada
Balute icasi:
Ezagutzen eztama
Mendecatzen asi,
¿Nola naizuten bada
Baza irabazi?

12
Ondoren aguertu zan
Don Joakin Trajia,
Naspillatu nayean
Euscara garbia:
Aotan artzen zuela
Naparren erria;
Ustez etzuelaco
Izen berekia.

13
Guztiz gauza aunditzat
Trajiac esanac,
Deseguindu zituen
Astarloa jaunac:
Aiñ ziraden traketsac
Eta chit baldamac,
Ezagutu ditzake
Eroa ez danac.

14
Astarloaren obrac
Dira aguirico:
Alacorican iñon
Ezta nerekico:
Mingaiñ latz arro zembait
Astotzar lapico,
Issilduco dituzte
Secula betico.

15
Mundu guzi-guzia
Jakiñean bego,
Bizico da euscara
Oraiñ eta guero:
Beraren aundizcatzen
Gogaltsu ta bero,
Itzcribatzen arida
Aspaldian Erro (2).

16
Atera ditu onec
Bi obra berriac,
Esaten dituela
Beretan eguiac:
Ayec iracurtean
Etsayen erdiac,
Ezur uts eguin ditu
Sabel-arrabiac.

17
Chori buru puztu bat
Eguiñic chit aundi,
Etsai irten zitzayon
Gure euscarari:
Apez janzian zuen
Izena estali,
Aditu baitzituen
Bereac eta bi.

18
Luma lodi zartar bat
Zorrozturic gaizki,
Asi zan itzcribatzen
Arroturic lazki:
Euscara issilltzeco
Asmoetan naski,
Erroncac botatzea
Ezta, ordea, aski.

19
Cacoa ortic eta
emendic macoa,
Esaten zuen zala
Montuengacoa:
Uste bazuen ere
Zala goapoa,
Astin bat artu zuen
¡Ah zer nolacoa!

20
Naiz joan batera ta
Naiz joan bestera,
Non-nai aurkitutzen da
Arguiro euskera:
Eman bear diogu
Zor zayon eskerra,
Bestela gu beraren
Semeac ez guera.

21
Euscara piztea da
Erdaldunen miña,
Ez dakit nondic duten
Orrelaco griña:
Mundu-guzian dago
Sustrayac eguiña,
Itzeguin oizalaco
Bera chit anziña.

 
(1)Guipuzcoaco Dantzac, 198,199 eta 200 orrialdetan
(2)Erro-ko Juan Baurista Andoaindar jakintsuaren lenbiziko liburuaren izena da "Alfabeto de la lengua primitiva de España

Laguntzaileak:

orkli