(oguei amarreko-aundita)
1
Oguei eta sei bat urte aldeJesus baño lenagotic, etsai-gogorrac etorri-ziran gure-contra Erromatic; bildur aundiric ustez etzuen bada izango gugatic; Asmo-gaistoac contrara ziran eguiñal eguiñagatic, euskaldunac bai garailariac len eta orain ta beti |
2
Antistio an eta Firmioan Marco Agriparekiñ, Octabiano buruzaria ere an zuten berekiñ: iru-talderi etorri-ziran lau nagusitzar oyekin, banidadea arren banderan ongui zabalduarekiñ modu onetan sartu ziraden ausardi gogorrarekin. |
3
Lenengo lona artiac ichiichasoz eta legorrez, bañan etziran luzaro egon arpegui eman bildurrez: loa gabecm ariña, eta beguiac allert egunez, bereala ziran balientiac asi galdetzen lagunez, aitaren seme irten ziraden orain leitutzen degunez. |
4
Gogoan gorde-leikeana daseme orien esana; "Erromatarrac or dartozkigu peleatzera gugana; aal guzia biribillatu bear degu alcar-gana bildurric-gabe sartu aurrera gogor etsayaren-gana, benzi-dezagun Indarrarekin onuntza aguertzen dana". |
5
Uste etzala samiñdu-ziranerromatar oyen farrac, Guipuzcoa mendi-mutillac ciradelaco azcarrac; buruzariac ere etziran orientzaco aiñ charrac, oñak ariñac, gorputz-lirañac, gogor berriz atzaparrac; ¡Aimbeste milla guizon mendean gure probinzi bacarrac! |
6
Asi-ziraden etor-berrianerromatarrac gogorki, ¿bost bat urtean cembat pelea galduzituzten norc daki? Aleguiñ asco eguin-det, baña nic au ezin erabaki. Guerraren gura baziran-ere aspertu ziran ederki, soldatu arro orgullosoac jolastun agonagati. |
7
Izu-icaren arkitzen zalaetsayaren talderia, Octabiano-c; atera zuan erritarretan berria, nolabait ere aguertu naiez bere-guda galgama, batalla onradu bat eguin eta batac besteri leguia, al zan lenena bucatu zedin Cantabriaco guerria. |
8
Euskaldunaren aguintariacori entzutearekiñ, eranzun zion: "Conforme guera gu zure esanarekiñ; iru-reun mutill escojituac emen dauzcat nic nerekiñ, azken-batalla nai badezute onela eguin gurekiñ, buruz-buruan etor zaitezte soldadu onenarekiñ". |
9
Bear bezela cumplitu zutenberen itz onorezcua, señalaturic zegoan bada batallaraco lecua; Guipuzcoa-ren onra andiraco zelai bat Errezillgua, makiñaren bat erromatarrec bizia utzitacua. Egun beretic da erri ori esan dan izenecua. |
10
Ordu ta laurden iraun zuangauzak guchi gora-bera, eta bcrtalla beti bezela mendi-mutillen aldera: erromatarrac iya guztiac erori ziran lurrera. Octabiano-c ecusirican bere gendeen galera, zer guertatzen-zan laister biraldu zuan Erroma aldera. |
11
Albista ori juan-da laisteran Erromaco errian, Senadu danac erantzun zuan guziz colera aundian: Pelea ori irabaz dute chit errez beren errian; guc-ere ori eguingo degu nai bada gueren lurrian; guizonez guizon euskaldun oyec etorri nai dutenian". |
12
Uste gabeco eranzueraarrokerizco orrekiñ euskal-mutillac berotu ziran onra-nai aundiarekiñ: Oyarzun-en zan Jauregui-eche bat Lartaun-en izenarekin; ango galai-bat guiari berriz eun mendi-mutill oñakin peleatzeco pozez juan ziran bada danac alcarrekiñ. |
13
Erroma-ondoco Tiber zeritzanibai-zabalen erdian, zelai polita anche zegoan arras lecu-ederrian; essola-esiya zeucan eguiña guziz arreta andian: berreun-guizon peleatzeco ichitu-orren erdian, iguez-lecuric iñora ezta etsayac berriz aldian. |
14
Erromatican Irten-ziradenbatallaraco lurrera; Cantauri-tarrac arrimatuaz ibai-aren basterrera, beren gabarra zulatu eta bota zuten ondairera: Erromatarrac ecusten zeuden mendi-mutillen sarrera; salto ta brinco igaro ziran zelaichoaren gañera. |
15
Erromatarrac albora ziranetorri galdetutzera, ea zergatic botatzen zuten ontzi ura baztarrera: Cantauri-tarren buruzariac erantzun zien ostera; lenengo lana, orain goazen zelaian peleatzera, eta ondoren zuen gabarran an guera beste aldera. |
16
Noizbait bear da bildu ziradenpeleara alcarrekiñ: bi aldetaco buruzariac: eun bana guizonekin: lizar-makillak orduco annac puntan burni zorrotzekiñ: biotzac salto eguingo zien ori icustearekin; Erromatarrac gueyenac iltzen lenengo golpearekin. |
17
Oguei eta bat guizon ziradenillac Cantauri-tarrari; laroguei eta gueyago berriz oyec Erromatarrari; euskaldunac an irabaziric batalla sonatu ori, une artanche eldu zioten etsayaren ontziari, eta betico berendu zuten Transtiberico lur berri. |
18
Erromatarren presidenteacSenaduco itzarekiñ euscaldun aiei au esan zien frankeza guztiarekiñ: "alcardadean bizi nai degu orain aurrera zuekiñ; seme ordeco nai badezute izan ill-arte gurekiñ, eguingo degu guren alabac emazte emanarekiñ". |
19
Euskaldun ayec animaturicguztiak baten itzera erantzuer-au esan zioten jaun prestu ayei estera: "jarriko guera zuen alabak gure emaste izatera, pake gozoan guerta gaitezen gu alcarrekiñ aurrera: anaiyatasun guziarekiñ Erroman bizico guera". |
20
Bi erri oyec paque gozoanorduti ziran guelditu: zer guertatu zan, orra nic esan iñorc nai-badu aditu. Guipuzcoa-onac bere fueroac egundaño gorde ditu: Probinzi onec seme leyalac oraindaño izan ditu; aurrera ere ala dezala beti, dan-arte seguitu. |