Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 

EUSKALTZAINDIAK LARDIZABAL IDAZLE ZALDIBIARRA 
OMENDU DU JAIO ZENEKO II. 
MENDEURRENEAN

Zubiaurre jaiotetxean plaka bat jarri dute idazlearen omenez; bestalde, Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egin du Zaldibiako antzokian 

ARKAITZ APALATEGI

Frantsizko Ignazio Lardizabal idazle zaldibiarra omendu zuen Euskaitzaindiak atzo, bere jaioterrian. Idazlea jaio zeneko 200. urteurrenarekin bat eginez, bere omenezko pla- ka bat jarri dute Zubiaurre baserrian, idazlearen jaiotetxean.

lardizabal_omenaldiak.gif

 
Euskaltzaindiako kideak Lardizabalen jaioetxearen aurrean .A. Apalategi  

Euskararen akademiak hileko osoko batzarra egin zuen atzo Zaldibiako antzokian. Patxi Aierbe alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zuten hasierako agurra.

Aierbek "euskararen alde egin zuen lana" azpimarratu zuen, "ordukoak ere ez baitziren garai onak euskararentzat eta euskal kulturarentzat". Andres Urrutiak, berriz, Lardizabal "200 urte igaro ondoren, aurrekoa eta aurrelaria" zela nabarmendu zuen, "euskararen defentsan eta euskararen normalkuntzan" lan handia egin baitzuen,

Ondoren, Mikel Zalbide eta Beñat Oihartzabal euskaitzainek, Lardizabali buruzko hitzaldi bana eskaini zuten. Zalbidek, Lardizabalen lanak aztertu zituen, "bere garaiko euskalginizaren harnean". Oihartzabalek, berriz, Lardizabalek erabilitako "gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak" aztertu zituen. 

  lardizabal_omenaldiak1.gif
  Lizundia,Haritschelhar,Arana Martija,Atxaga Urrutia eta Peillen
Lardizabalen gramatika

Euskaitzaindiak Zaldibian egindako batzarrean, Lardizabal hil ondoren argitaratu zuten Gramática Vascongada liburuari erreferentzia ugari egin zitzaizkion.

1856an Hernanin bildutako Batzar Nagusiak erabaki zuen liburua argitaratzea. Ez hori bakarrik, liburu hura Gipuzkoako irakasle guztiei banatzeko agindua ere eman zuten, euskara ikasteko. Batez ere gipuzkera lantzen bada ere, bizkaieraren eta goi-nafarreraren ezaugarriak biltzen ditu.

Liburua argitaratu zenetik ehun urtera, Aita Fernando Mendizabalek idazle zaldibia rraren euskara aztertu zuen. Bere esanetan, Lardizabalek Aita Larramendik idatzitako gramatikaren hutsuneak bete zituen. Azkuek, berriz, "bere garaiko gramatikalaririk onena" bezala definitu zuen.

 

APALATEGI Arkaitz," Euskaltzaindiak Lardizabal idazle zaldibitarra omendu du jaio zeneko II .Mendeurrenean" Goierriko Hitza ,larunbata 2006 uztarrilaren 1a

Erlijioa eta euskararen bidetik

   
Frantzisko Ignazio Lardizabal    
Zaldibiako Zubiaurre baserrian jaio zen Frantzisko Ignazio Lardizabal, 1806ko uztailaren 5ean. Apaiz ikaasketak egin zituen Lazkaon, Burgosen eta Madrilen. Erretore moduan itzuli zen bere jaioterrira. 
Erlijioaren munduan egindako lana, euskararen alde egindakoarekin uztartu zuen. Testamentu Zarreco eta berrico condaira lana da horren testigu. Bertan, itun zahar eta berriko kontuak bildu eta argitaratu zituen 1855ean. Lehen Mundu Gerrahasi aurretik, Gipuzkoan gehienen erositako liburua izan omen zen. Euskaitzaindiak, "euskara landu, jator eta argia" erabiltzen zuela adierazi zuen. Bigarren lan nagusia, Gramatica vascongada izenekoa, bera hil eta urtebetera argitaratu zuten, 1856an, hain zuzen ere.
1855ean Gipuzkoan zabaldu zen kolera izurriteak berebiziko eragina izan zuen Lardizabalengan. Izan ere, gaixotasun horrek jota zeudenak laguntzen ari zela, bera ere kutsatu eta urte berean hil zen, 49 urterekin.