BASERRIAK

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ETXEBERRIA ARRATIBEL  familia

Liburuko fitxa jaitsi

 

IZAR BEKOA edo Izar Azpikoa Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe-jabeak dira 1915az geroztik. Hamabost mila pezetan erosi zuten etxea eta 1950. urte inguruan berritu: tabikatu, zatitu… Etxerainoko bidea 1965ean egin zuten. Ordura arte eliza-bidean edo lantegira ordubete behar zuten oinez.

Inguruko tokien izenak dituzte: Barrutizarre, Luberri, Goiko soroa, Kapilloi.

Joan Manuel Etxeberria Izar baserrikoa Frantziska Dorronsororekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten, guztira, horietatik hiru umetan hilak. Aurrera atera zirenak: Martina, Felipa, Mertxe, Joxe Manuel, Maria, Bittori, Xatur eta Anttoni.

Hurrengo hazaldian, Joxe Manuel Etxeberria, bertako semea, Maria Arratibelekin ezkondu zen 1950ean, Saturdin bertan eta bazkaria etxean egin zuten. Ezkonbidaia Madrila egin zuten, han anaia bat omen zuten-eta apaiz. Maria Arratibel Ataungo alaba zen Baindin Berri baserrikoa, eta ezkondu zirenean etxeko aita-amekin jarri ziren bizi izaten. Etxeko beste bi seme-alaba ere bizi izan ziren bertan, beste bederatzi urtez.

Sei seme-alaba izan zituzten: Joan Manuel, Aurora, Rosi, Kontxi, Andres eta Joxe Luix. Azken hau, gazteena, trikitilaria eta Xapre ezizenez ezaguna.

Izarko aita-jauna hargina zen eta etxetik kanpo lan egiten zuen, baina bizimodua baserritik ateratzen zuten. Bazituzten lau behi eta bi idi. Ordiziako ferian saltzen zuten eta esnea Zaldibin. Hamahiru- hamalau urterekin esnea asto gainean ekartzen omen zuten Saturdira.

Esnezaleak (Olasok) esaten omen zion esnea galduta zegoela eta etxera bidean kaño zulora botatzen omen zuen. Baina hirugarren egunetik aurrera ez omen zen etxe hartan esne galdurik izan. Artoa eta garia ere egiten zuten. Baina 1964az geroztik alaba zaharrena Fabrikan (Biloren) hasi zen lanean gurasoen baimenik gabe. Hamalau urtera arte segururik gabe. Goizeko lau eta erdietan jaiki eta seietan lanean sartzen zen. Eguerdian ordubietan atera eta hiru eta erdietan etxeratu ondoren ere izaten omen zen lana patata-jorran edo zelaian.

Informazio emailea: Aurora Etxeberria

 

 

IRIZAR AZPIKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli