Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ATXAGA GARMENDIA familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Agotxane ez da agertzen 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Zelai Ederra bai, ordea, ordezkari batekin. Zelaa berriz agertzen da Juan Inazio Iztuetak Zelaako Antonio Lasaren ondarearen aurka egindako exekuzio autoan (1792ko urritik aurrera).

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

Pasadizoak

Tremp-en gosez hil zen


Teodorak bazuen anaia bat Frantzisko Garmendia,
Lleidan gerla zibilean hildakoa. CAFeko Industria-
Eskolan ikasi zuen 1928an Geometria
eta nahiko nota onarekin, gainera. 23 puntu lortu
zituen eta 18 puntu baino gehiago ateratakoa
zenez, gehiago ikasten jarraitzeko eskumena ere
lortu zuen.


Gerra garaian Lleidan hil zen. CAFeko langile zela
dioen eskelan agertzen denagatik, 26 urte zituela
hil zen 1939ko urtarrilaren 13an, eta Zaldibin egin
zitzaizkion hiletak urte horretako otsailaren 19an.
Ceriñola nº 6 erregimentukoa zen, baina antza denez,
ez zen gerra zelaian hil baizik eta Tremp-en
preso hartu eta gosez. Horren berri ematen duen
argazkian dioenagatik katoliko ereduzkoa zen eta
CAFeko langilea. Gerrara deitua izan zenean, delako
erregimentu horretan alistatu zen, metrailadora
batailoian. Eta 1938ko maiatzaren 23an hartu
zuten preso. Gonbidatu zuten errepublikanoen
prentsan idaztera baina ez zuen nahi izan. Bizi
baldintza gogorrak medio gosez hil zela dio kronikak.
Familiak ez daki orduko Diario Vascokoa-edo
izango ote den kronika.

Informazio emailea: Teodora Garmendia

 

AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren

 

Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak. Etxearen atze aldetik pasatzen da Amundarain ibaia.

Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. Serapio Mujikak dioenagatik 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea, harez gerokoan, beraz, esan liteke, etxetik herrirainoko bidea badutela.

Agotxanen maizter bizi izan zen Garmendia-Apalategi familia. Aita Pedro Joxe Garmendia Tolosa Iartzeta baserritik etorria zen, bere emazte Bitoriana Apalategi ataundarrarekin ezkondu zenean. Bitoriana Ataun San Gregorioko Ergoenekoa zen. 1906an ezkondu ziren.

Aita Pedro Joxe, ikazkina zen eta Altsasuko mendietan egiten zuen lan. Gauez Altsasura jaitsi eta hango gau-eskolan ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Ezkondu ondoren egin zen kaminero. Hiru seme-alaba izan zituzten, Frantzisko, Maria eta Teodora.

Alaba Teodora bertara ezkondu zen Auzokalte baserriko Bittorianorekin. Agotxaneko etxe-jabe zen Bentura Garmendia Garmendiari ehun pezetako errenta ordaintzen zioten 1950ean.

Bittorianok Fabrika Handian egin zuen beti lan, eta Teodorak etxean, josten.

Lau seme-alaba izan zituzten: Ana Mari, Jose Inazio, Josetxo eta Arantxa. 

 

AROTZARENEA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli