Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

IRAZUSTABARRENA ARMENDARIZ  familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

OTSAITZA Urreta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Urruzulo, Intsauretik,Probea basoaeta Eliz basoa. Bertakoek diotenagatik, baserriaren izena inguruan otso asko zebiltzelako- edo izango omen da.

Oinez herriko plazatik ordu laurdenera dago eta lantegira ordu erdi bateko bidea zen. Baserritik kanpo egin dute lan anaia-arreba guztiek hamabost urtetik aurrera. Baina baserrian bazituzten sei behi, eta artoa, garia eta barazkiak saltzen zituzten Ordiziako ferian.

Otsaitzakoak etxe jabe dira 1915etik aurrera. 1940an egin zituzten konponketak eta baserria hazi egin zuten.

1912an ezkondu zen Dolores Aiestaran, Otsaitzako alaba, Joxe Irazustabarrenarekin. Hau Gaintzako Irazustabarrena baserrikoa zen. 1940an ezkondu zen Domingo Irazustabarrena, bertako semea, Maria Armendarizekin, Zaldibiko Ernaitza baserrikoarekin. Artean, etxean bizi ziren aita-amak eta sei anaia-arreba. Horietako hiru hamar urtez bizi izan ziren etxean eta beste bi hogei urtez. Sei anaia-arreba horiek etxetik kanpo egiten zuten lan.

Domingok eta Mariak hamar seme-alaba izan zituzten: Agustin, Kontxi, Pako, Joxe, Maria Dolores, Martin, Jexux, Pedro Mari, Inazio eta Anparo.

1977an ezkondu ziren bertako seme Jexux eta Loli Etxeberria Gaztelukoa. Larraitzen ezkondu ziren.

Hiru seme-alaba izan dituzte: Maite, Xabier eta Josu.

Informazio emailea: Jexux Irazustabarrena

OTSAITZA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli