Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 

IRASTORTZA ETXABE  Familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Urtsuko Errota, arestian aipatutako Urtsu Goena, Urtsuegi eta Urtsubirekin batera agertzen da1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Orduko hartan, lagun bakarra joan zen bilera hartara, agian, artean, ez baitziren izango bi etxebizitza bertan.

Informazio emailea: Milagros Etxabe

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

URTSUKORTA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Arrupe, Makaldei, Potto-soro, Txabu, Alamai.

Etxera bitarteko bidea 1950ean egin zen. Elizarako bidea ordu betekoa da.

Baserri honen genealogiari begiratzen badiogu, badu hainbat jakingarri garai bateko baserrietako seme-alaben ibilbideez. XIX. mende erdi aldean Irastortza Garmendia familia bizi zen Urtsukortan. Zazpi anaia jaio ziren etxe hartan. Haietako bat, zaharrena, etxerako geratu zen, eta beste seiak etxetik joan ziren. Askok Ameriketara egiten bazuten ere, familia honetakoek bidaia laburxeagoa egin zuten, Santander aldera: Rascon-era bi, Garmilias- era beste bat, Colindres-era bat, Guriezo-ra beste bat eta Islares-era beste bat. Hauen ondorengoak, ordea, sarri, jatorriko euskaldunekin ezkondu izan dira.

1904an ezkondu ziren Joxe Ramon Irastortza eta Laureana Antonia Nazabal Urtane baserrikoa. Zaldibin ezkondu eta Ostatun egin zuten otordua. Sei seme-alaba izan zituzten: Maria, Rosario, Maria Dolores, Joxepa, Martin eta Felipe.

1953an ezkondu zen, hurrengo hazaldian, Martin Irastortza bertako semea Milagros Etxaberekin, hau Urtsuaundi baserrikoa. Zaldibin ezkondu, tabernan egin bazkaria eta handik Gasteizen barrena, Zaragozara joan ziren. Ezkondu zirenean baserrian bizi ziren artean, etxeko aita-amak, eta hiru anaia-arreba. Horietako bat lau urtez, eta beste biak gaurdaino.

Beti konponketak egiten aritu izan dira baserrian. Sei-zortzi behi izaten zuten eta esnea saltzen zien letxeroei. Etxean egiten zuten artoa, garia, patata eta babarruna eta saldu, gaztaina eta sagarrak saltzen zituzten Bizkaian. Eta bizimodua ateratzeko baserriko behiez gain tratuan ere aritu izan dira 1900az geroztik, bi lagun. Horretarako, Irurtzun eta Gasteizen erosi eta Bizkaia aldean saltzen zuten.

 

URTSUKO ERROTA, airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli