Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

IRASTORTZA ARMENDARIZ  familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf

AIERDI BERRI Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien artean ditugu Txomillo, Errekabeltz, Zuazola, Zabaltoki, AƱoa, Etxeazpi. Aierdikoen izengoitia zen Trumoiak.

Baserritik errepideraino aldapa dago. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. 1956an egin zen auzoko bidea, eta etxerainokoa 1960an. Etxejabe dira 1920tik aurrera eta konponketak derrigorrean egin behar izan ziren baserria erre zenean. Antza denez, bertako Asintxi ezkontzeko festa ospatzeko etxafueroa bota, eta non sartuko eta etxeko ganbaran. Ganbara maxalastoz betea zegoen (artoa, buru gabe) eta sua hartu zuen denak eta baserria erre. Harrez gero bi etxe dira Aierdin, eta bertako seme Batixte, zortziki jaio omen zen susto horrekin.

1915ean ezkondu ziren Joan Joxe Irastortza eta Joxpamari Etxabe, Konporta baserrikoa.

   

1953an ezkondu ziren, berriz, Batixte Irastortza, bertako semea eta Roxita Armendariz, Ernaitza baserriko alaba. Aierdin bizi ziren artean aita-amak, bi osaba-izeba eta bi anaia-arreba.

Bost seme-alaba izan zituzten: Mari Karmen, Jose Inazio, Kepa, Arantxa eta Belen.

Baserrian baziren behiak, idiak (sei- zazpi) eta Ordiziako ferian saltzen zuten babarruna, artoa eta garia. Gazta eta esnea ere saltzen zuten. Etxerako dena baserritik ateratzen zuten.

Pasadizoak 

Usakumea non?

Ordiziako feria garantzi handikoa zen baserritarrentzat eta, maiz joaten ziren jeneroa saltzera. Halaxe, joan da behin Joxpamari. Horretarako, seme Batixtek zortzi usakume utziko dizkiola karreran xexto azpian. Saltzera joan denean erosleak zazpi kontatzen zituela eta Joxpamarik zortzi eraman zituela, eta izan dute izugarrizko sestra edo eztabaida, eta etxera etorri denean han omen zegoen usakumea karreran, xextotik alde eginda.

Salbokonduktua

Baziren kontu garratzagoak ere. Joxpamariren seme Joxe Martin hemezortzi urterekin soldadu joan eta 21 urterekin hil zuten gerran. Frente hartan baziren atzeagotik zihoazen beste zaldibitar batzuk eta Zaldibiko parrokiara ere abisatu zuten nola hil zen Joxe Martin. Baina parrokiatik ez zioten zuzenean abisua eman Joxpamariri, Konporta bidez baizik. Hurrengo egunean amona joan da parrokiara eta esan ditu hustu arteko guztiak. Eta horrela, barrenak hustuta, etxeratu da. Baina hurrengo astean izan zuen berriz erantzuna. Garai hartan baimena behar izaten zen Ordiziako ferira joateko, salbokonduktua, eta ez zioten eman. Baina hala ere joan egiten Joxpamari, eta baita multa jarri ere joateagatik.

Txorixoekin liluratuta

Azken gerra-garaian ere izan ziren gora-behera gehiago. Gerra-ostean Guardia Zibilak etxeetara joaten omen ziren, miaketa eta erregistroak egitera. Egun batean agertu dira Aierdira eta sartu dira sukaldera eta Joxpamarik omen zeuzkan txorixoak sukaldean zintzilikatuta sekatzen jarrita, eta guardia zibil hauek liluratuta geratu izango ziren. Orduan Joxpamarik hamaiketakoa eman omen zien eta entretenitu omen zituen ederki sukaldean eta bitartean aita eta semea, jo eta ke lanean garia ganbaratik basora eramaten gordetzeko.

Informazio emailea: Arantxa Irastortza

AIERDI BERRI : IRASTORTZA ARMENDARIZ FAMILIA

AIERDI BERRI , airetik ikusia

Webgune honetan entzun ditzakezu hizketan Roxita Armendariz , Aierdira ezkondua eta Maritxu Irastortza, Aierdikok alaba eta Olaldera ezkondua.

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.