Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
irizar berri

NAZABAL GARMENDIA  familia

 

 

irizar berri

Baserriaren arrastoa idatzietan

Baserri izenari berri ezartzeak berak ondo adierazten duen bezala, izango zen aurretik izen bereko beste baserri bat. Eta 1783an behintzat agertzen da Irizar Zarra izeneko baserria, ordezkari bakarrarekin agertu zena Aralar eta Enerioren probeste eta jabetzari buruzko bileran. Ziurrenera ordurako Izarberri ere egina izango zen, bestela ez baitzuen Irizar Zarrek bere izena hartuko. Beste alde batetik, ez da ahaztu behar Irizar hitzak berez “hiri zahar” adierazten duela eta gune hori askoz aurreragotik izango zela bizitoki iraunkorra.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

IZAR BERRI Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe berria egin zuten 1947an, eta etxe-jabeak dira. Aurretik, baina, 1936an erosi zioten Irizar Bekoa baserria bizkonderen bati, Clemente Lasa, Ebaristoren aita, ordezkari zela. Lehengo izena Izar-Azpikoa zen. Inguruko soro eta parajeen izenen artean dira Goiko-soro, Etxagu, Kokoso, Luberri- Malkorra.

Saturdira bitarteko bidea 1953an egin zuten eta etxerainoko bidea, berriz, 1967an, auzolanean eta eskarabila erabiliz. Eskolara oinez joaten ziren, ordubete edo ordu eta erdiko bidea eginez.

Pasadizoak

Adin handiko artzaina

Iñaki Linazasoro idazleak eta Aralarko ezagule haundiak, La otra Guipuzcoa liburuan, Juan Ramon Nazabal, honek 93 urte zituela egindako elkarrizketa batean kontatzen du nola adin handi horretan oraindik jarraitzen zuen artzain eta nola bere pottokan gaztak eta arkumeak hartuta joan ohi zen Igaratzatik Tolosara larunbatero feriara, eta Tolosako Agustin tabernan lagunekin bere otordua eginda itultzen zen Igaratzara,
Oabiel txabolara.

Hiztunegia


Milagros hiztuna izan sobrare, eta eskolara gustura joan arren asko sufritzen omen zuen. Joakina Ripalda zen maistra eta anillo beltz handi bat jartzen omen zion euskaraz hitz egiten zuenean, eta Milagrosek erdaraz ez zekienez, eskolan belauniko egon behar izaten omen zuen maistraren ondoan.


Informazio emailea: Milagros Garmendia

 

1951n ezkondu ziren Zaldibiko Urtsugone baserriko Milagros Garmendia eta Joxe Mari Nazabal. Ezkondu zirenean etxean bizi ziren aita, Joan Ramon, Joxe Antonio eta Teodora (Arrupe baserrikoa), Iñaxio, Angel, Joxe Manuel eta Bixente osaba-izebak.

Familia honetan lau anaia artzain ziren. Joxe Inazio (Joxixio) udan egoten zen Oabiel saroian, eta negua igarotzen zuen Oiartzungo Gurutze auzoko Anderri eta Altzi baserrietan.

Bixente egoten zen (eta gaur bere seme Jeronimo) Kutixao saroian eta neguan Oiartzunen Sein baserrian. Angel Pabe saroian (Pagaben) egoten zen eta neguan Oiartzunen, Irastortza baserrian eta Peluerrin. Patxi Paben eta neguan Oiartzungo Aingibel baserrian. Gero Iparraldera joan zen eta hantxe bizi izan zen.

Joxe Mari Nazabal eta Milagros Garmendia Zaldibin ezkondu eta Bilbora joan ziren hiru egun pasatzera. Norabait joan behar zela eta Bilbo aukeratu zuten eta hara iritsitakoan zain egon ziren hoteletik bezero bila etorriko zirelakoan eta bertaraino eramango zituztelakoan. Hurrengo egunean zerbait egin behar eta pentsatuta zeuden zinera joatea eta baita joan ere. Eta han zer, eta non topatzen duten Azpikotxeko Gaxpar, eta denak elkarrekin joan omen ziren zinera. Hiru seme-alaba izan zituzten: Ramon, Kontxi eta Santos.

Hurrengo belaunaldian, 1978an ezkondu ziren Ramon, Izarko semea eta Konportako Axun Etxabe. Aldaban ezkondu eta otordua Zumarragako Etxeberrin egin zuten.

Bizimodu gogorra izan dute baserrikoa. Lau edo bost behi eta txerriak zituzten. Eta Ramon Fabrikan hasi zen 1970 aldean.

Gaur egun Ramon eta Maria Axunen seme Garikoitzek jarraitzen du baserrian, bizimodua bertatik ateratzen duelarik.

 

 

IRIZAR BERRI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli