KALE ETXEAK
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: KALE ETXEAK
- Agerraldiak: 3453
ARRETXE bi solairuko kale-etxea da, Etxeberria Sukia eta Etxeberria Arrese familien sorlekua, Bekokalen kokatua.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: KALE ETXEAK
- Agerraldiak: 4762
ZUBIONDO kale etxea da, Bekokalen kokatua. Auntxitako Lontxo Sukia eta Arruarren baserriko Martina Aranburu 1929an ezkondu ziren Zaldibin goizeko 6etan. Handik Zarautzera joan ziren ezkontza-bidaian.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: KALE ETXEAK
- Agerraldiak: 22784
IBAI GAIN kale etxea da, Goikokalen kokatua. Oraingo izena Ibai Gain, etxearen kokapenetik datorkio. Gerra ondoren egin zuten etxea, non eta erreka gainean, horregatik eman diote izen hori, baina lehen Mariaundiñe esaten zitzaion, bertan denda baitzen eta dendaria Maria, “Mariaundi” ezizenez ezaguna.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: KALE ETXEAK
- Agerraldiak: 5713
JOAN BAUTISTA Erauskin Zubialdekoa eta Benita Erauskin Aistrangonekoa aurrena, ezkonberritan, Eskribau etxean jarri ziren bizitzen eta handik gutxira Aztiara etorri ziren eta bertan bizi izan ziren beti, baita beren ondorengoak ere.
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: ZALDIBIKO FAMILIAK
- Kategoria: KALE ETXEAK
- Agerraldiak: 9116
TXAMARRETXE kale etxea da, Goikokalekoa. 1933an ezkondu ziren Pedro Mari Sukia, Auntxita baserrikoa, eta Joxepa Agirre Ataungo Amuñaingoa. Ezkondu zirenean Txapeletxen jarri ziren bizitzen, gero Amezketara ere joan ziren eta urte batzuetan bizi izan ziren han, eta azkenik Txamarretxera etorri ziren.