URTESABEL TXIKI: ARRUABARRENA MENDIZABAL FAMILIA HOT
(0 Botoak)
U RTESABEL TXIKI Elbarrena auzoko baserria da. Inguruko parajeen izenen artean agertzen dira Beko itturri, Erreka txiki eta Piskus gañe. Auzorako bidea gerra aurretik egin zen, eta etxerainokoa ere bai. Eskolara hamar minutuko bidea dago oinez. Etxearen jabe dira 1946az geroztik, eta 1978an egin zituzten hainbat konponketa eta bi pisu gehiago eman zizkioten etxeari...