IZAR BEKOA edo Izar Azpikoa Saturdi edo Urreta auzoan dago. Etxe-jabeak dira 1915az geroztik. Hamabost mila pezetan erosi zuten etxea eta 1950. urte inguruan berritu: tabikatu, zatitu… Etxerainoko bidea 1965ean egin zuten. Ordura arte eliza-bidean edo lantegira ordubete behar zuten oinez...